1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
374E/2025 EBAZPENA, abenduaren 11koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Ana Isabel García Alzaga andreari baimena ematen baitzaio produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalentzako prestakuntzako egokitze-ikastaroa emateko.
Ana Isabel García Alzaga andreak prestakuntza osagarriko egokitze-ikastaroa emateko baimena eskatu du. Ikastaro horren bidez, "oinarrizko" maila duten produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalek "maila kualifikatua" lor dezakete, Internet bidezko prestakuntza-sistema baten bidez, zeina zuzentzen baitzaie produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalei eta horrelako produktuen fabrikazioan, merkaturatzean, banaketan eta logistikan aritzen diren langileei, aurrez aurreko prestakuntza-sistema baten bidez.
Ikastaro hori Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioaren Produktu Fitosanitarioen Erabiltzaile Profesionalen Prestakuntza Sistemak Harmonizatzeko Dokumentuan araututa dago. Dokumentu horren bidez, produktu fitosanitarioen erabilera jasangarria lortzeko jarduketa-esparrua ezartzen da.
Entitate horrek aurkeztutako dokumentazioa eta eskura dauden baliabideak aztertuta, egiaztatu da betetzen dituela ezarritako baldintzak.
Aipatu entitateak aurkeztu dituen agiriak aztertuta, egiaztatu da zuzendu beharreko zenbait akats daudela.
2025eko urriaren 27an, akats horiek zuzentzeko errekerimendua jakinarazi zitzaion interesdunari, eta ohartarazi ezen, eskatutako agiriak epe barruan aurkeztu ezean, eskaeran atzera egiten duela ulertuko dela, bat etorriz Herri-administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 71.1 artikuluarekin.
Eskatzaileak erregistroaren bidez aurkeztu zituen eskatutako agiriak (erregistroko sarrera-zenbakia: 2025/1583224), eta egiaztatu zen agiriak zuzenak zirela eta ezarritako baldintzak betetzen zituztela.
Azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretuaren bidez, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezarri zen. Foru dekretu horretan ezartzen dira nekazaritzako ekoizpen-bideak kontrolatzeko eskudantziak elikagaien segurtasunaren eta landareen osasuna kontrolatzearen esparruan, eta, Nekazaritza Zerbitzuan, Landareen Ekoizpen eta Osasun Atalak ditu eskudantzia horiek, eta indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, baita atal horri bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak ere.
Landareen Ekoizpen eta Osasun Atalaren txostena ikusita, eta erabiliz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskumenak,
EBAZTEN DUT:
1. Ana Isabel García Alzaga andreari (IFZa: ***2582**) baimena ematea produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalentzako eta haien banaketarako laguntzaileentzako prestakuntzako egokitze-ikastaroa emateko, aurrez aurreko prestakuntza sistemaren bidez. Honako baldintza hauek bete beharko ditu:
–Ikastaroaren edizio guztietan, errespetatu eginen dira aurkezturiko dokumentazioan jasotako programa, eskola-orduak, irakasleak, edukia eta kontrolak.
–Gutxienez ere, hamabost egun lehenago eman beharko zaio ikastaroaren edizio bakoitzaren berri Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari, eta zer irakaslek diharduten adierazi, baita landa-praktikak non, zer egun eta ordutan eta zer baliabiderekin eginen diren eta azken azterketa non, noiz eta zein ordutan eginen den ere.
–Ikastaroa bukatu eta hilabeteko epean, beranduenez, departamentu honi txosten bat aurkeztu beharko zaio emandako ikastaroaren emaitzak jakinarazteko.
–Ikastaroa behar den aprobetxamenduz bukatzen duen ikasle bakoitzari egoera hori egiaztatzen duen ziurtagiria eman beharko zaio.
–Ikasleen jarduerari jarraipena egiten dion erregistro informatikoa, ebaluatzeko baliatzen diren ariketen gaineko dokumentazioa eta ikastaroan sortzen den beste edozein dokumentazio gorde egin beharko dira, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren eskura egonen dira, ikastaroa egin eta urtebetez, gutxienez ere.
–Dokumentazioa eta ikastaroan erabiltzen den gainerako material lagungarria, baita prestakuntza bera ere, eguneratuta eduki beharko dira edizio bakoitzean, eta, behar izanez gero, zuzendu, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak ematen dituen jarraibideen arabera.
–Eskaeran aurkeztutako informazioan edozein aldaketa eginez gero, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari jakinarazi beharko zaio, ikastaroaren hurrengo edizioa egin baino hamabost egun lehenago, beranduenez.
2. Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.
Iruñean, 2025eko abenduaren 11n.–Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusia, Ignacio Gil Jordán.
Iragarkiaren kodea: F2516435