39. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA

2026ko aurrekontua. Hasierako onespena

Izarbeibarko Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2026ko otsailaren 17an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2026ko ekitaldiko aurrekontu orokor bakarra.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, hasiera batez onetsitako aurrekontua jendaurrean egongo da ikusgai Udal Idazkaritzan, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, interesdunek espedientea aztertu eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Halakorik aurkezten ez bada, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da.

Argitara ematen da orok jakin dezan, eta betetzeko xedaturik dagoena Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 2ko 2/1995 Foru Legean.

Garesen, 2026ko otsailaren 17an.–Lehendakaria, Steven A. Leiper Ocariz.

Iragarkiaren kodea: L2602559