39. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKA-ZARAITZUKO HONDAKIN SOLIDOEN MANKOMUNITATEA

2026ko aurrekontua. Hasierako onespena

Ezka-Zaraitzuko Hondakin Solidoen Mankomunitatearen batzarrak, 2026ko otsailaren 4an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2026ko udal aurrekontua.

Hasiera batez onetsitako 2026ko udal aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, jarraikiz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari (Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, Udalaren 2026ko aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da, aurreko paragrafoan jasotako jendaurreko aldia iragan ondoren.

Burgin, 2026ko otsailaren 4an.–Mankomunitateko burua, Itziar Semberoiz Garralda.

Iragarkiaren kodea: L2601883