2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRUÑA
Lekualdatze-lehiaketa, industria-ingeniari teknikoen 3 plaza betetzeko. Deialdia bete gabe deklaratzea
Giza Baliabideetako Alorreko zuzendariak honako ebazpen hau onetsi zuen 2026ko otsailaren 4an:
Bat etorrita Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko industria-ingeniari teknikoen 3 plaza lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren 2.1.a) oinarriarekin, zeina Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako zuzendariak 2024ko azaroaren 22an emandako ebazpenaren bidez onetsi eta 2024ko 261. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 26koan, argitaratu baitzen,
EBATZI DUT:
1. Antonio Izquierdo Somovilla jauna prozesutik kanpo uztea, Iruñeko Udalaren edo haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finko ez izateagatik.
2. Deialdia bete gabe deklaratzea.
3. Agintzea ebazpen hau argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Iruñeko Udalaren www.pamplona.es/eu webgunean.
Ebazpen honen aurka honako errekurtso hauetako bat paratzen ahal da, aukeran:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Iruñean, 2026ko otsailaren 4an.–Giza Baliabideetako zuzendaria, Xabier Burgui Vergara.
Iragarkiaren kodea: L2601762