39. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZABALTZAKO KONTZEJUA

2025eko aurrekontua. Hasierako onespena

Zabaltzako Kontzejuko Batzarrak, 2025eko maiatzaren 30ean eginiko bilkuran, aho batez erabaki zuen hasiera batez onestea 2025eko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarkia argitaratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Kontzejuaren iragarki-taulan, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten Idazkaritzan, eta bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Jendaurreko aldian inork ez badu alegazio edo erreklamaziorik aurkezten, behin betiko onetsitzat joko dira 2025eko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak, eta, hala, beteko da haien laburpenak argitaratzeko izapidea.

Zabaltzan, 2025eko abenduaren 1ean.–Kontzejuko burua, Joaquín Galar Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L2601697