2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZABALTZA
2026ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena
Hasierako onespena 2025eko 235. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 24an, eta jendaurreko aldian inork ez du erreklamaziorik aurkeztu; beraz, ondotik argitaratzen da, Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Zabaltzako Udalaren 2025eko plantilla organikoaren eta langileen zerrendaren behin betiko onespena, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan ezarritakoarekin.
Arraitzan (Zabaltza), 2026ko otsailaren 4an.–Alkatea, Marina Mejías Jiménez.
PLANTILLA ORGANIKOA
Lanpostuen zerrenda
Funtzionarioak.
Lanpostua: Zabaltzako eta Beraskoaingo Udalen Batasuneko idazkari kontu-hartzailea. Buru den udala: Zabaltza. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %35 + %3,72. Administrazio-egoera: hutsik.
Izenen zerrenda
Aldi baterako administrazio-kontratudunak.
Silvia Chivite López. Zabaltzako eta Beraskoaingo Udalen Batasuneko idazkaria: lanaldiaren 2/5 Beraskoaingo Udalean eta 3/5 Zabaltzako Udalean. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %35 + %3,72. Egoera: jardunean.
Iragarkiaren kodea: L2601674