39. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URRAULBEITI

2026ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Urraulbeitiko Udalak, 2025eko abenduaren 10ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2026ko plantilla organikoa. Erabaki hori argitaratu zen 2025eko 257. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 29an. Jendaurreko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsi da.

PLANTILLA ORGANIKOA

Bitarteko idazkaria: Sara Pérez Luqui. Maila: A. Osagarria: %38,72. Antzinatasuna: 2023-12-26. Urraulgoitiko Udalarekin partekatua.

Lan-kontratu mugagabea dutenak.

Administrari-ofiziala, lanaldi osoa: Concepción Larequi Sancet. Maila: C. Mailako osagarria: %15. Lanpostuko osagarria: %20. Antzinatasuna: 1999-07-17.

Artiedan, 2026ko urtarrilaren 26an.–Alkateordea, Francisco Javier Iriarte García.

Iragarkiaren kodea: L2601071