2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UNTZUE
Borondatezko birpartzelazio proiektua, UE-6.8 unitatean. Hasierako onespena
Alkatearen 2026ko otsailaren 3ko 2026-0009 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi da borondatezko birpartzelazio proiektu bat UE-6.8 exekuzio-unitatean. Proiektua Gabriel Izpura Liberal eta Juana María Rubio Aguinaga sustatzaileek formulatu dute, eta Miguel Zabalza Zamarbide arkitektoak idatzi du 2026ko urtarrilean.
Espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 152., 169. eta 74.1.b) artikuluetan xedatutakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Lehen aipatutako epean alegaziorik aurkezten ez bada, hasiera batez onetsitako birpartzelazio-proiektua behin betiko bihurtuko da, eta ez da beharrezkoa izanen dokumentua behin betiko berariaz onestea. Behin betiko onesten den unetik aurrera izanen da betearazlea.
Untzuen, 2026ko otsailaren 3an.–Alkatea, Iker Etxeberria Otazu.
Iragarkiaren kodea: L2601564