2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
LODOSA
Oposizioa, administrari laguntzailearen lanpostuan aritzeko aldi baterako kontratuetarako izangaien zerrenda osatzeko
Alkatetzak 2026ko otsailaren 16an eman ebazpenaren bidez, oinarriak eta deialdia onetsi ziren aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda bat osatzeko, oposizio bidez, D mailako administrari laguntzailearen lanpostuan jarduteko Lodosako Udalean sortzen diren beharrak aldi baterako estaltzeko. Hala bada, eskabideak aurkezteko epea irekitzen da, 7 egun baliodunekoa, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.
Deialdiaren oinarri arautzaileak eta beste iragarki batzuk Lodosako Udalaren egoitza elektronikoan argitaratuko dira (https://lodosa.sedelectronica.es), "Enplegu publikoa" kategoriako iragarki-taulan.
Lodosan, 2026ko otsailaren 16an.–Alkatea, Laura Remírez Noguera.
Iragarkiaren kodea: L2602332