2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TORRALBA DEL RÍO
2026ko aurrekontua. Hasierako onespena
Torralba del Rioko Udalak, 2026ko urtarrilaren 29an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2026ko aurrekontua.
Aurrekontua jendaurrean egonen da idazkaritzan, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik. Epe horretan, interesdunek espedientea azter dezakete, eta alegazioak aurkeztu.
Aplikatzekoa den araudia: 6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa, 271. artikulua.
Torralba del Rion, 2026ko otsailaren 3an.–Alkatea, Silvia Camaces Murillo.
Iragarkiaren kodea: L2601529