39. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Iruñeko Udal Haur Eskolen erakunde autonomoaren gomendioa, deialdiak egiteko eta hainbat lanpostu betetzeko zerrendak kudeatzeko

Iruñeko Udal Haur Eskoletako Gobernu Batzordeak, 2026ko urtarrilaren 22an, honako erabaki hau hartu zuen:

Gerentearen 2026ko urtarrilaren 13ko txostena ikusita, eta Udal Haur Eskolak erakunde autonomoaren estatuetako 9. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz,

ERABAKI DA:

Lehenengoa.–Iruñeko Udalari agintzea honako lanpostu hauen administrazio-araubideko aldi baterako kontratazio-zerrendak kudeatzeko ardura: ofizial administraria, ofizial administrari nominak, erizaina, gizarte-langilea, psikologoa eta giza baliabideetako teknikaria.

Bigarrena.–Gomendioa aurrera eramateko, erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialena argitaratzea.

Iruñean, 2026ko urtarrilaren 22an.–Haur Eskolak erakunde autonomoko lehendakaria, Aitziber Campión Gamboa.

Iragarkiaren kodea: L2601854