39. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Dirulaguntzak, norgehiagokako araubidean, LGTBI kolektiboek proiektuak egin ditzaten, 2026an. Laburpena

DDBN kodea: 885298.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa datu base nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/885298).

Lehendabizikoa.–Onuradunak.

Dirulaguntza emateko oinarri den egoeran dauden pertsonak edo entitateak izaten ahal dira onuradun, baldin eta ondoren aurreikusten diren inguruabarretan badaude, eta betiere Dirulaguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 10. artikuluan ezartzen diren ezein debeku-ziok ukitzen ez badituzte, salbu deialdiaren izaera kontuan izanik azken baldintza horren salbuespena egiten bada eta apartatu honetan hala egin dela adierazten bada.

Bigarrena.–Xedea.

Dirulaguntzak ematea, honako helburuak dituzten proiektuak 2026. urtean finantzatzeko: batetik, lesbiana, gay, trans, bisexual eta intersexualen berdintasuna, partaidetza eta presentzia sustatzea gizarteko, ekonomiako, kulturako eta laneko bizitzan, erabateko gizarteratzea lortze aldera; eta bestetik, hori bultzatzeko ezagutzaren aurrerabidean, ikerketan eta azterlanen eta dokumentazioaren zabalkundean laguntzea. Proiektuek, bestalde, irabazi-asmorik gabeko Iruñeko LGTBI+ elkarte, kolektibo eta entitateek eginak izan behar dute eta/edo Iruñeko udal-mugartean gauzatu behar dira osorik.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

Dirulaguntza-deialdia, norgehiagokako araubidean, 2026an LGTBI kolektiboek proiektuak egin ditzaten; www.pamplona.es/eu webgunean argitaratu da deialdia.

Laugarrena.–Zenbatekoa.

Deialdian gehienez ezarritako zenbateko osoa: 20.000 euro.

Dirulaguntza modalitate bakarra ezartzen da, eta entitate eskatzaile bakoitzak proiektu bakarra gauzatzeko dirulaguntza eskuratzen ahalko du; eskatzen ahalko den gehieneko zenbatekoa 4.000 euro edo gutxiago izanen da.

Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik aitzina.

Aipatutako epetik at aurkeztutako eskabideak ez dira onartuko.

Seigarrena.–Beste zenbait datu.

Eskaerak eskabidearen bidez egin beharko dira, ala PDF formatuko (aurkezpen telematikorako) eskabidez, interesdunak edo dirulaguntza eskatzeko ordezkapen nahikoa edukita ordezkapen horren gaineko erantzukizunpeko adierazpena egin duen pertsonak sinaturik, betiere Iruñeko Udalaren Egoitza Elektronikoan argitaratutako "Dirulaguntzen eskaera elektronikoa pertsona juridikoendako" izapidean ezarritako jarraibideekin bat www.pamplona.es/eu.

Deialdi honen eranskinetan daude eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak.

Eskaera batek ez baditu betekizunak betetzen, ez badira deialdi honetan ezarritako agiriak aurkezten, edo, bestela, ez bazaio Iruñeko Udalari baimenik eman agiriok egin dituen administrazioaren bidez eskuratzeko, interesdunari eskatuko zaio gehienez ere hamar eguneko epe luzaezinean akatsa zuzendu dezala edo nahitaezko agiriak aurkez ditzala, eta ohartaraziko zaio hala egin ezean ulertuko dela eskaera bertan behera utzi duela, betiere aldez aurretik ebazpena emanen delarik, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 21. artikuluak ezarritakoarekin bat.

Dirulaguntza jasotzeko eskaera aurkezteak berekin dakar deialdi honen oinarriak oso-osorik onartzea.

Zazpigarrena.–Gastu diruz lagungarriak egiteko epea.

2026ko urtarrilaren 1etik abenduaren 20ra.

Zortzigarrena.–Justifikazioa aurkezteko epemuga.

2026ko abenduaren 30era bitarte.

Iruñean, 2026ko otsailaren 5ean.–Berdintasuneko, Ekintza Komunitarioko, Auzoetako, Herritarren Partaidetzako eta Euskarako zinegotzi ordezkaria, Zaloa Basabe Gutierrez.

Iragarkiaren kodea: L2601774