2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Dirulaguntzen deialdia, banakako ebaluazio-araubidean, Konekta3 proiektuko parte hartzaileen prestakuntzan laguntzeko. Laburpena
DDBN kodea: 885101.
Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa datu base nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/885101).
Deialdi honek arautzen du "Lanerako aktibatzea Iruñean bizi eta kualifikazio baxua duten pertsonak" izeneko Konekta III programan hautatutakoei dirulaguntza nola eman, 2026. urtean.
Programan parte hartzen dutenendako dirulaguntza hori bermea da haien lan- eta prestakuntza-aktibazioa sustatzeko eta garatzeko. Gizarteratze-prozesua errazteko, eta erreferentziazko profesionalak proposatuta, parte-hartzaileen prestakuntza- eta lan-ibilbideetan ezarritako helburuak lortzen laguntzen duten jardueretan parte hartzeko gastuak ordaintzen ahalko dira.
Iruñean, 2026ko otsailaren 4an.–Gizarte Ekintzako Alorreko zinegotzi ordezkaria, José María Mauleón Echeverría.
Iragarkiaren kodea: L2601696