39. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORBAIZETA

2026ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Orbaizetako Udalak, 2025eko azaroaren 8an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2026ko plantilla organikoa. Hasierako onespena 2026ko 12. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 19an.

Jendaurrean egoteko epean ez da alegaziorik aurkeztu; beraz, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatutakoarekin bat, behin betiko onesten da 2026ko ekitaldiko plantilla organikoa.

PLANTILLA ETA LANGILEEN ZERRENDA

1. Funtzionarioa: idazkaria. A maila. Orbaizetako eta Orbarako Udalen Batasuna. Bateraezintasuneko osagarria: %35. Lanpostuko osagarria: %27,88; lanaldi osoa. Egoera: hutsik. Aldi baterako betea, administrazio-kontratuarekin: Edurne Eginoa Antxo (antzinatasuna administrazioan: 1995-10-22), zerbitzu berezietako egoeran. Ordezkoa: Iñigo Zabalza Landa. Egoera: jardunean.

2. Funtzionarioa: zerbitzu anitzetako enplegatua. D maila; lanpostuko osagarria: %8; arrisku bereziko osagarria: %5; lanaldi osoa; sarbidea: oposizio-lehiaketa; egoera: hutsik; aldi baterako betetzen ari da, lan-kontratu mugagabearen bidez, Daniel Landa Eginoa, 2022-02-17tik aurrerako antzinatasunarekin, jardunean.

Orbaizetan, 2026ko otsailaren 5ean.–Alkatea, Ander Goikoa Fernández.

Iragarkiaren kodea: L2601844