39. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAIBAR

2026ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Olaibarko Udalak, 2025eko abenduaren 4an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zituen 2026ko plantilla organikoa eta langileen izenen zerrenda. Erabakia 2025eko 253. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 22an.

Jendaurreko aldia iraganda, eta erabaki horren aurka erreklamaziorik aurkeztu ez denez, behin betiko onetsitzat jotzen da Olaibarko Udalaren plantilla organikoa eta langileen izenen zerrenda.

Argitara ematen da, bete beharrez Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. eta 236. artikuluetan ezarritakoa.

2026KO PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

–Funtzionarioak.

Lanpostuaren izena: idazkaria, Ezkabarteko eta Olaibarko Udalen Batasunerako. Burua: Ezkabarteko Udala. Maila: A. Bateraezintasuneko osagarria: %35. Lanpostuko osagarria: %10. Lanaldiaren luzapeneko osagarria: %10. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: jardunean.

–Lan-kontratudun finkoak.

Lanpostuaren izena: administrari-ofiziala lanaldi partzialean (lanaldi osoaren %81,81). Maila: C. Lanpostuko osagarria: %22. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Plaza kopurua: 1. Egoera: jardunean.

Izenen zerrenda

–Funtzionarioak.

Jesús Miguel Erburu Arbizu: Ezkabarteko eta Olaibarko Udalen Batasuneko idazkaria (Lanaldi partziala. Buru den udala: Ezkabarte). Maila: A. Egoera: jardunean, zerbitzu eginkizunetan.

–Administrazio-kontratudunak.

Miriam Buisán Aguirre: Ezkabarteko eta Olaibarko Udalen Batasuneko idazkaria (Lanaldi partziala. Buru den udala: Ezkabarte). Maila: A. Antzinatasuna: 2019ko maiatzaren 27a. Egoera: jardunean. Izaera: kontratu administratiboa.

–Lan-kontratudun finkoak.

María Jesús Uriz Villanueva: administrari-ofiziala lanaldi partzialean (30 ordu astean, lanaldi osoaren %81,81). Maila: C. Antzinatasuna: 2001eko ekainaren 1a. Egoera: jardunean. Kontratu mota: plantillako lan-kontratu finkoa.

Olaibarren, 2026ko otsailaren 4an.–Alkatea, María Carmen Lizoain Osinaga.

Iragarkiaren kodea: L2601452