39. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAIBAR

2026ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Olaibarko Udalak, 2025eko abenduaren 4an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2026ko aurrekontuaren espedientea.

Hasierako onespena argitaratu zen 2025eko 253. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 22an, eta, ondoren, jendaurrean egon zen 15 egun baliodunean. Ezarritako epean inork ez du alegaziorik aurkeztu.

Horrenbestez, behin betiko onetsirik gelditu da Olaibarko Udalaren 2026ko aurrekontua, eta indarrean jarriko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean, laburturik eta kapituluka argitaratu ere. Hori dena, jarraituz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea) eta aipatutako legea garatzen duen 270/1998 Foru Dekretuaren 18. artikuluari.

Foru Komunitateko administrazioari igorri beharko zaizkio aurrekontu orokorraren kopia eta horren dokumentazio osagarria, 15 eguneko epean, behin betiko onetsi ondotik.

Aurrekontuaren eta bertan egindako aldaketen espedientea jendearen eskura egonen da, jakinaren gainean egon dadin, hura behin betiko onesten denetik ekitaldia bukatu arte.

Behin betiko onespenaren aurka, interesdunek ondotik zehazten diren errekurtso hauek aurkezten ahalko dituzte, hautara, bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 204.2 artikuluan adierazitakoarekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea), eta artikulu horretako 3. puntuan ezarritako arrazoiengatik:

–Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Jartzen bada aukerako berraztertzeko errekurtsoa edo gora jotzeko errekurtsoa, ezin izanen da administrazioarekiko auzi-errekurtsorik jarri harik eta hura berariaz ebatzi arte edo isiltasunaren bidezko ezespena gertatu arte. Hori guztia, deusetan galarazi gabe zure eskubidearen alde komenigarria iruditzen zaizun beste edozein errekurtso jar dezakezula.

2026KO AURREKONTUA

DIRU-SARRERAK:

1.–Zuzeneko zergak: 83.800,00.

2.–Zeharkako zergak: 20.000,00.

3.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 22.150,00.

4.–Transferentzia arruntak: 212.800,00.

5.–Ondareko diru-sarrerak eta aprobetxamenduak: 1.200,00.

6.–Inbertsio errealak besterentzea: 0,00.

7.–Kapital-transferentziak eta bestelako diru-sarrerak: 48.420,00.

8.–Finantza-aktiboak: 0,00.

9.–Finantza-pasiboak: 0,00.

Diru-sarrerak, guztira: 388.370,00.

GASTUAK:

1.–Langileria-gastuak: 72.297,00.

2.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 125.713,00.

3.–Finantza-gastuak: 500,00.

4.–Transferentzia arruntak: 45.460,00.

5.–Kontingentzietarako eta beste ustekabe batzuetarako funtsa: 1.000,00.

6.–Inbertsio errealak: 143.400,00.

7.–Kapital-transferentziak: 0,00.

8.–Finantza-aktiboak: 0,00.

9.–Finantza-pasiboak: 0,00.

Gastuak, guztira: 388.370,00

Olaibarren, 2026ko otsailaren 4an.–Alkatea, María Carmen Lizoain Osinaga.

Iragarkiaren kodea: L2601451