39. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELO

2026ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Eloko Udalak, 2025eko azaroaren 18an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2026ko aurrekontu arrunta. Onespen erabaki hori argitaratu zen 2025eko 244. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 9an. Jendaurrean jarrita, ez denez aurkeztu horren kontrako alegaziorik, behin betiko onetsi da aurrekontu hori. Aurrekontuaren kapitulukako laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da, betez martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikulua (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 270.328,78 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 10.000,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak eta prezio publikoak: 44.990,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 265.921,47 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak: 75.545,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 89.195,19 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 755.980,44 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 41.332,76 euro.

2. kapitulua.–Gastu arruntak: 278.265,30 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 265.073,20 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 171.309,18 euro.

Gastuak, guztira: 755.980,44 euro.

Elon, 2026ko otsailaren 4an.–Alkatea, María Isabel Azpíroz Cilbeti.

Iragarkiaren kodea: L2601654