39. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

2026ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Hasiera batez onetsi ziren 2026ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak, gehiengo soilez hartutako erabaki baten bidez, Udalaren 2025eko abenduaren 22ko osoko bilkuran. Horren iragarkia 2026ko 7. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 12an, baita iragarki-taulan ere. Jendaurreko aldia igaro denez inork espediente horren aurkako alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsita gelditu da eta argitara ematen da haren laburpena, kapitulu ekonomikoka. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272., 276.2 eta 277. artikuluetan xedatuarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea) eta martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea) xedatuarekin.

GASTUAK:

KAPITULUA

IZENA

HASIERAKO AURREIKUSPENA

1

Langileria-gastuak

1.201.460,00 euro

2

Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak

2.375.792,24 euro

3

Finantza-gastuak

8.334,29 euro

4

Transferentzia arruntak

389.141,00 euro

6

Inbertsio errealak

590.458,00 euro

9

Finantza-pasiboak

100.518,24 euro

GUZTIRA

4.665.703,77 euro

DIRU-SARRERAK:

KAPITULUA

IZENA

HASIERAKO AURREIKUSPENA

1

Zuzeneko zergak

1.048.577,96 euro

2

Zeharkako zergak

130.000,00 euro

3

Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak

496.600,00 euro

4

Transferentzia arruntak

1.990.651,68 euro

5

Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak

525.231,94 euro

6

Inbertsio errealak besterentzea

90.000,00 euro

7

Kapital-transferentziak

384.642,19 euro

GUZTIRA

4.665.703,77 euro

Mendabian, 2026ko otsailaren 3an.–Alkate udalburua, María José Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L2601552