39. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUNBERRI

2026ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Irunberriko Udalak, 2025eko abenduaren 18an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2026ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra.

Erabaki hori 2026ko 7. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 12an.

Jendaurreko aldia iragan denez inork erreklamaziorik edo oharrik aurkeztu gabe, behin betiko onetsitzat jotzen da, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202.1 artikuluarekin. Hortaz, argitara ematen da aurrekontuaren laburpena, kapituluen araberakoa, lege horren 202.3 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Aurrekontu horretan sarturik daude Udalaren aurrekontu arrunta eta Musika Eskola erakunde autonomoaren aurrekontu arrunta. Hona hemen haien laburpenak:

UDALAREN AURREKONTUA:

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 686.770,28 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 742.804,50 euro.

3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 3.300,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 304.745,06 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 329.605,32 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 10.000,00 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 76.973,29 euro.

Gastuak, guztira: 2.154.198,45 euro.

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 606.829,68 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 55.000,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 315.680 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 907.458,08 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 162.730,69 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak eta kapitaleko beste diru-sarrera batzuk: 106.500 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 2.154.198,45 euro.

MUSIKA ESKOLAREN AURREKONTUA

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 146.766,06 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 12.050,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 250,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 700 euro.

Gastuak, guztira: 159.766,06 euro.

DIRU-SARRERAK:

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 76.167 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 83.598,96 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta aprobetxamendua: 0,10.

Diru-sarrerak, guztira: 159.766,06 euro.

Irunberrin, 2026ko otsailaren 3an.–Alkatea, Rocío Monclús Manjón.

Iragarkiaren kodea: L2601563