39. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

2026ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Leozko Udalak, 2026ko abenduaren 19an egin osoko bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen Udalaren 2026. urteko plantilla organikoa, bat etorriz ezarrita dagoenarekin abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. eta 20. artikuluetan (legegintzako foru dekretu horren bide onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina) eta uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235.2 artikuluan (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Hasierako onespena jendaurrean jarri zen, iragarkia argitaratuta 2026ko 7. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 12an.

Jendaurreko aldia iraganik, inork ez duenez alegaziorik aurkeztu plantilla organikoa hasiera batez onesten duen agiriaren aurka, argitara ematen da behin betiko onetsitako plantilla organikoaren agiria, eta Foru Administraziora igortzen.

Hori guztia aditzera ematen da, eta ohartarazten ezen, behin betiko onetsitako plantillaren aurka, honako hauek aurkez daitezkeela:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean arlo bereko epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluan xedatzen denari jarraikiz.

b) Eta, hautara, gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iratxetan (Leotz), 2026ko otsailaren 3an.–Alkatea, Amaia Ruiz Marcolain.

2026KO PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

Funtzionarioak.

PLAZA HUTSAREN ZENBAKIA

PLAZA KOP.

LANPOSTUA

ARAUBIDE JURIDIKOA

MAILA

SARBIDEA

EGOERA

LO

MO

BO

AO

1

1

Idazkaria / Kontu-hartzailea

F

A

Oposizio-lehiaketa

Hutsik

3,72 (19/2008 FD) + 0,58 + 0,58 (17/2006 FD)

35

Lan-kontratudunak.

PLAZA ZK.

PLAZA KOPURUA

LANPOSTUA

ARAUBIDE JURIDIKOA

EGOERA

2

1

Zerbitzu anitzetako 1. mailako ofiziala

LKMF

Jardunean

3

1

Administrari-ofiziala

LKMF

Jardunean

Izenen zerrenda

PLAZA ZK.

IZENA

LANPOSTUA

ARAUBIDE JURIDIKOA

MAILA

SARBIDEA

JARDUNEAN

1

Unai Labat Sánchez

Idazkaria / Kontu-hartzailea

AK

A

Gaur egun, maiatzaren 30eko 16/2022 Foru Legea (etenik)

Jardunean

2

Iosu Ibáñez Monreal

Zerbitzu anitzetako 1. mailako ofiziala

LKMF

Betea

Jardunean

3

Rosario Murillo González

Administrari-ofiziala

LKMF

Betea

Lanaldiaren %80

Oharrak, koadroak ulertzeko:

Araubide juridikoa

Funtzionarioa

F

Administrazio-kontratuduna

AK

Lan-kontratudun mugagabe finkoa:

LKMF

Osagarriak

Lanpostukoa

LO

Mailakoa

MO

Bateraezintasunekoa

BO

Arriskukoa

AO

Iragarkiaren kodea: L2601511