39. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEATXE

2026ko aurrekontua. Hasierako onespena

Leatxeko Udaleko Batzarrak, 2025eko abenduaren 31n egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2026ko ekitaldirako udal aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.

2026ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak jendaurrean egonen dira udal Idazkaritzan hamabost egun baliodunean, bizilagunek nahiz interesdunek bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Epe hori iraganik inork halakorik aurkezten ez badu, aurrekontua zein hura betearazteko oinarriak behin betiko onetsiko dira, eta aurrekontua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, diru-sarrerak eta gastuak kapituluka banaturik.

Leatxen, 2026ko otsailaren 6an.–Alkatea, José Javier Iribarren Pérez.

Iragarkiaren kodea: L2601904