39. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

XABIER

2026ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Ribaforadako Udalak, 2025eko abenduaren 18ko osoko bilkuran hartutako erabakia baten bidez, hasiera batez onetsi zituen Xabierko Udalaren 2026ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.

Hasierako onespenaren iragarkia 2026ko 7. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 12an, eta inork ez du haren aurkako erreklamaziorik edo alegaziorik aurkeztu.

Beraz, aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak behin betiko onetsi dira, gai horri buruz indarrean dagoen araudian xedatutakoaren arabera. Hortaz, bidezkoa da aurrekontua laburturik argitaratzea, kapituluka. Hona hemen:

Xabierko Udalaren aurrekontua 2026ko ekitaldirako, biltzen dituena gastuen egoera-orriak (guztira, 209.360 euro) eta diru-sarreren egoera-orriak (guztira, 209.360 euro). Kapituluka honela banatzen da:

–Diru-sarreren aurrekontua:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 40.900 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 1.000 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 36.030 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 104.810 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 20 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 26.600 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 209.360 euro.

–Gastuen aurrekontua:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 83.510 euro.

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 88.600 euro.

3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 1.150 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 8.540 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 11.360 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 16.200 euro.

Gastuak, guztira: 209.360 euro.

Xabierren, 2026ko otsailaren 3an.–Alkatea, Laura Guindano Tainta.

Iragarkiaren kodea: L2601537