39. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

28/2026 EBAZPENA, urtarrilaren 28koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita Adiosko, Biurrun-Olkozko, Tebas-Muru Artederretako, Olorizko, Orisoaingo eta Aguilar Kodesko abelbideetako mugarriak sailkatzeko eta berritzeko eta haien inbentarioa egiteko espedientearen hasiera, bai eta Girgillaoko, Gesalazko, Abaurregaineko eta Abaurrepeko abelbideen mugapen kartografikoa egitekoa ere.

Nafarroako Abelbideei buruzko abenduaren 15eko 19/1997 Foru Legeak xedatzen du Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren eskumena dela Nafarroako abelbideak sailkatu, mugatu, mugarriztatu, handitu eta ezartzea. Ahalmen horiek baliatuz, Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuak erabaki du hasi behar direla Adiosko, Biurrun-Olkozko, Tebas-Muru Artederretako, Olorizko, Orisoaingo eta Aguilar Kodesko abelbideetako mugarriak sailkatzeko eta berritzeko eta haien inbentarioa egiteko espedientearen lanak, bai eta Girgillaoko, Gesalazko, Abaurregaineko eta Abaurrepeko abelbideen mugapen kartografikoa egitekoak ere.

Proposamena justifikatutzat jotzen da, kontuan harturik Nafarroako Abelbideei buruzko abenduaren 15eko 19/1997 Foru Legean ezarritakoa, batez ere legearen 5. eta 6. artikuluetan eta hirugarren xedapen gehigarrian esaten denaren ondorioz.

Adierazitakoarekin bat, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz. Izan ere, III. kapituluko 1. ataleko 25. artikuluan (Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusiaren esparru materiala eta funtzionala) ezartzen denez, Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusiak beteko ditu foru dekretu horretan ezarritako eskudantziak bere kudeaketa esparruari dagozkion gaietan; eta gai horietako bat abelbideen kudeaketa da.

EBAZTEN DUT:

1. Onestea Adiosko, Biurrun-Olkozko, Tebas-Muru Artederretako, Olorizko, Orisoaingo eta Aguilar Kodesko abelbideetako mugarriak sailkatzeko eta berritzeko eta haien inbentarioa egiteko espedientearen lanak has daitezen, bai eta Girgillaoko, Gesalazko, Abaurregaineko eta Abaurrepeko abelbideen mugapen kartografikoa egitekoak ere.

2. Miren Eseverri Roda andrea, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Herri-lurren Ataleko burua, Foru Administrazioaren ordezkari izendatzea abelbideak sailkatzeko espedienteetan.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau igortzea Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzura eta Adiosko, Biurrun-Olkozko, Tebas-Muru Artederretako, Olorizko, Orisoaingo, Aguilar Kodesko, Girgillaoko, Gesalazko, Abaurregaineko eta Abaurrepeko udaletara.

5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen eta, haren kontra, espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera kontatuko dira epeak.

Iruñean, 2026ko urtarrilaren 28an.–Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusia, Ignacio Gil Jordán.

Iragarkiaren kodea: F2601252