39. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Kudeaketarako hirigintza-hitzarmena, Lizasoaingo UE-1 exekuzio-unitatean. Behin betiko onespena

Tokiko Gobernu Batzarrak 2026ko urtarrilaren 29an behin betiko onetsi zuen kudeaketarako hirigintza-hitzarmen bat, Lizasoaingo UE-1 exekuzio-unitatean, 8. poligonoko 44. lurzatian. Hitzarmenaren xedea da aipatu eremu horretan Udalari dagokion hirigintza-aprobetxamendua ordeztea eskudirutan duen balioarekin. Antonia Luis Gil-Delgado Andrada-Vanderwildek aurkeztu du hitzarmena. Hori dena, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 152. artikuluan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina) eta harekin bat heldu diren xedapenetan xedatuarekin.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan, eta ohartarazten da ebazpen honen aurka, bide administratiboa bukatzen baitu, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal dela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, hautara, egintza egin duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).

b) Gora jotzeko errekurtsoa, hautara, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita, uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 46. artikuluan xedatutakoari jarraikiz (Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioaren Legea).

Oltza zendean, 2026ko otsailaren 2an.–Alkatea, José María Cuende Vallejo.

Iragarkiaren kodea: L2601524