39. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Berriozarko Udaleko alkateak, 2026ko otsailaren 6an, 107. Ebazpena eman zuen. Hona hemen:

"Jarraikiz Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluari,

EBATZI DUT:

Lehena.–Alkate naizen aldetik ditudan eskudantzia guztiak Félix Puyo Rebollo bigarren alkateordearen esku uztea, nire ordezkoa izan dadin 2026ko otsailaren 26tik martxoaren 4ra, bi egun horiek barne.

Bigarrena.–Ebazpen hau jakinaraztea Félix Puyo Rebollori eta alorrei, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea".

Berriozarren, 2026ko otsailaren 6an.–Alkatea, Iker Mariezcurrena Celaya.

Iragarkiaren kodea: L2601916