39. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

Lankidetza-hitzarmena, Etxarri Aranazko Udalarekin, kulturako teknikariak hautatzeko prozesua kudeatzeko

Berako Udalak, 2025eko azaroaren 25ean egin osoko bilkuran, honako ERABAKI hau hartu zuen:

1. Hitzarmena onartzea Berako Udalak Etxarri Aranazko Udalari kudeaketa-esleipena bideratzeko, kultura teknikariaren eginkizunak betetzeko izangaien deialdia egiteko, hautaprobak egiteko eta zerrenda kudeatzeko xede duena, Berako Udalak kontratatu ditzan sortzen diren beharrei erantzuteko.

2. Berako Udaleko alkateari ahalmena ematea haren izenean eta ordezkaritzan aipatutako hitzarmena sina dezan.

3. Erabaki hau jakinaraztea Etxarri Aranazko Udalari.

4. Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Beran, 2026ko otsailaren 10ean.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.

Iragarkiaren kodea: L2601992