39. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARILLAS

Aldaketa, 2025eko plantilla organikoan. Behin betiko onespena

Barillasko Udalak, 2025eko abenduaren 18an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea 2025eko plantilla organikoan. Erabakia argitaratu zen 2026ko 8. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 13an.

Jendaurreko aldian inork ez du alegaziorik aurkeztu. Hortaz, behin betiko onetsirik gelditu da 2025eko plantilla organikoaren aldaketa.

Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Barillasen, 2026ko otsailaren 6an.–Alkatea, José Ramón Martínez Zardoya.

ALDAKETAREN XEHETASUNA

%5eko arriskuko osagarria ezartzea zerbitzu anitzetako enplegatuarentzat.

%30eko lanpostuko osagarria ezartzea zerbitzu anitzetako enplegatuarentzat.

Iragarkiaren kodea: L2601873