2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AGEZAKO KONTZEJUA
2026ko aurrekontua. Behin betiko onespena
Agezako Kontzejuak, 2025eko abenduaren 17ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, hasiera batez onetsi zituen Agezako Kontzejuaren 2026ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.
Hasierako onespenaren iragarkia 2026ko 7. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 12an, eta inork ez du haren aurkako erreklamaziorik edo alegaziorik aurkeztu.
Beraz, aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak behin betiko onetsi dira, gai horri buruz indarrean dagoen araudian xedatutakoaren arabera. Hortaz, bidezkoa da aurrekontua laburturik argitaratzea, kapituluka. Hona hemen:
Agezako Kontzejuaren aurrekontua 2026ko ekitaldirako, biltzen dituena gastuen egoera-orriak (guztira, 49.470 euro) eta diru-sarreren egoera-orriak (guztira, 49.470 euro). Kapituluka honela banatzen da:
DIRU-SARREREN aurrekontua:
3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 4.982 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 19.100 euro.
5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 17.088 euro.
7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 8.300 euro.
Diru-sarrerak, guztira: 49.470 euro.
GASTUEN aurrekontua:
2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 31.933 euro.
3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 962 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 1.190 euro.
6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 8.000 euro.
9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 7.385 euro.
Gastuak, GUZTIRA: 49.470 euro.
Agezan, 2026ko otsailaren 4an.–Kontzejuko burua, María Egea Landarech.
Iragarkiaren kodea: L2601699