39. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Osasuneko zuzendari nagusiaren ekainaren 12ko 985/2025 Ebazpenaren aurkakoa. Ebazpen horren bidez zehazten dira Osasun Departamentuak sustaturiko ikerketa proiektuak, 2025erako onetsitako deialdiaren arabera, ezartzen da proiektu horien finantzaketa, I. eranskinean zerrendatzen diren zenbatekoetan eta aurrekontu-ondorioetan, eta ukatzen dira II. eranskinean zerrendatzen diren ikerketa-proiektuak, adierazitako arrazoiengatik.

Osasuneko zuzendari nagusiaren ekainaren 12ko 458/2025 Ebazpenaren bidez onetsi zen Osasun Departamentuak ikerketa proiektuak sustatzeko dirulaguntzen 2025eko deialdia.

Osasuneko zuzendari nagusiaren ekainaren 12ko 985/2025 Ebazpenaren bidez zehazten dira Osasun Departamentuak sustaturiko ikerketa proiektuak, 2025erako onetsitako deialdiaren arabera, ezartzen da proiektu horien finantzaketa, I. eranskinean zerrendatzen diren zenbatekoetan eta aurrekontu-ondorioetan, eta ukatzen dira II. eranskinean zerrendatzen diren ikerketa-proiektuak, adierazitako arrazoiengatik. Ebazpen horren aurrean, dirulaguntzaren eskatzaileetako batek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu du.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, interesdun diren guztiei jakinarazten zaie alegazioak aurkezten ahal dituztela iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako moduan.

Jarritako errekurtsoaren kopia eskuratu nahi duten interesdunek hura bidaltzeko eskatzen ahalko dute Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Erregistro-Orokor-Elektronikoa). Horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea kopia hori.

Iruñean, 2026ko otsailaren 6an.–Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Ataleko burua, Beatriz Aceña Laparra.

Iragarkiaren kodea: F2601858