2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARIA
2026ko aurrekontua eta plantilla organikoa. Hasierako onespena
Ariako Udalak, 2025eko abenduaren 30ean egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen aurrekontu orokor eta bakarra, hura betearazteko oinarriak eta plantilla organikoa 2026rako.
Espedienteak idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan eta 235. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Arian, 2026ko urtarrilaren 10ean.–Alkatea, Iñaki Berruezo Juandeaburre.
Iragarkiaren kodea: L2601500