39. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OIBAR

Udalaren karga-tasak, indizeak, ehunekoak, tasak eta prezio publikoak 2026rako

Oibarreko Udalak, 2025eko abenduaren 31an egin bilkuran, finkatu zituen 2026ko ekitaldian indarrean izanen diren udal zergen karga-tasak, indizeak eta portzentajeak, ondotik heldu diren bezala:

–Lurraren kontribuzioa, bai hiri-lurreko bai landa-lurreko ondasunetarako, ondasunen katastro-balioaren gaineko urteko %0,26eko karga-tasa unitarioa. Familia ugarien, guraso bakarreko familien edo antzeko gurasobakartasun egoeran daudenen ohiko etxebizitzei %20ko hobaria aplikatuko zaie.

–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergaren karga-tasa %4,2 izanen da eraikuntza, instalazio eta obrak gauzatzeko aurrekontuaren gainean. Gutxieneko zenbateko bat ezartzen da, 60 eurokoa. Zerga hau hobariduna izango da arkitektoak bere txostenean hirigunearen barruan zein hobekuntza eta birgaitze jarduerak bezala jotzen dituenetarako. Hobaria: %95.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: indizea: %1,4.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:

  • Sortzapenaren unean lurren balioari aplikatu beharreko koefiziente gisa finkatzen dira Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritako gehienekoak, balio-gehikuntza sortzen den aldiaren arabera.
  • Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergaren kuotak zehazteko, zerga-oinarriari aplikatu beharreko karga-tasa bakarra %14,00 izanen da.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Oibarren, 2026ko otsailaren 6an.–Alkatea, Francisco Javier Martínez Aldunate.

Iragarkiaren kodea: L2601896