39. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OIBAR

2026ko aurrekontua. Hasierako onespena

Oibarko Udalak, 2025eko abenduaren 31n egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera betez onestea 2026ko ekitaldirako udal aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.

2026ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak jendaurrean egonen dira udal Idazkaritzan hamabost egun baliodunean, bizilagunek nahiz interesdunek bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Epe hori iraganik inork halakorik aurkezten ez badu, aurrekontua zein hura betearazteko oinarriak behin betiko onetsiko dira, eta aurrekontua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, diru-sarrera eta gastuak kapituluka banaturik.

Oibarren, 2026ko otsailaren 6an.–Alkatea, Francisco Javier Martínez Aldunate.

Iragarkiaren kodea: L2601882