1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
15/2026 EBAZPENA, otsailaren 5ekoa, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak emana, bi prestakuntza beka ematen dituena Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko Artxiboen eta Dokumentu Ondarearen Zerbitzuan aritzeko.
Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariaren azaroaren 12ko 68/2025 Foru Aginduaren bidez, bi prestakuntza beka emateko deialdia onetsi zen, Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko Artxiboen eta Dokumentu Ondarearen Zerbitzuan aritzeko.
Honako pertsona hauek aurkeztu dute deialdian parte hartzeko eskaera:
| DEITURAK | IZENA |
1 | Aragón Malo | Jaime |
2 | Bravo Eslava | Jaime |
3 | Rodríguez Rolán | Ainara |
4 | Tovar Ganuza | Ángel Luis |
5 | Guinea Errasti | Borja |
6 | Ferrán Gusseva | Emilia |
7 | Jafar | Mohammed Osama Lotfi |
8 | Ruiz Erice | Pello |
9 | Juan Pérez | Patricia |
10 | Saralegi Lorenzo | Ainhoa |
11 | Alonso Cano | Álvaro |
12 | Amorena Subiza | Irune |
13 | Biurrun Lorda | Anne |
14 | Vergara Rodríguez | Jorge |
9. oinarrian xedatutakoaren arabera izendatutako ebaluazio batzordeak eskatzaile hau baztertzea proposatzen du:
DEITURAK ETA IZENA | EZ ONARTZEKO ARRAZOIA |
Jafar, Mohammed Osama Lotfi | Ez du 6.a) oinarria betetzen. |
Ebaluazio batzordeak, deialdiaren 7. oinarrian ezarritakoari jarraikiz, aurkeztu diren eskaerak baloratu ditu, eta, horren ondorioz, eskatzaileen hurrenkera hau prestatu du, eskuratutako puntuazioa zehaztuta:
DEITURAK | IZENA | ESPEDIENTEA | HIZKUNTZAK | BESTE TITULU BATZUK | LAN ESPERIENTZIA | BESTELAKO PRESTAKUNTZA | OROTARA |
Guinea Errasti | Borja | 2 | 0,25 | 3 | | 0,10 | 5,35 |
Saralegi Lorenzo | Ainhoa | 2 | 0,75 | 1,50 | | 1 | 5,25 |
Tovar Ganuza | Ángel Luis | 2 | 0,50 | 1 | 1 | 0,30 | 4,80 |
Bravo Eslava | Jaime | 1 | 0,25 | 2,50 | | 0,50 | 4,25 |
Ruiz Erice | Pello | 2 | 1 | 1 | | | 4 |
Alonso Cano | Álvaro | 2 | 0,75 | 0,50 | 0,75 | | 4 |
Biurrun Lorda | Anne | 2 | 0,25 | 1 | | | 3,25 |
Rodríguez Rolán | Ainara | 2 | 0,50 | 0,50 | | | 3 |
Ferran Gusseva | Emilia | 2 | 0,50 | 0,50 | | | 3 |
Juan Pérez | Patricia | 2 | 0,50 | 0,50 | | | 3 |
Amorena Subiza | Irune | 2 | | 0,50 | | | 2,5 |
Vergara Rodríguez | Jorge | 2 | | | | | 2 |
Aragón Malo | Jaime | 1 | 0,50 | 0,50 | | | 2 |
Horrenbestez, Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 256/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko Artxiboen eta Dokumentu Ondarearen Zerbitzuan aritzeko bi prestakuntza beka emateko deialdian onartutako eskatzaileen zerrenda onestea, baita eskatzaileen lehentasun hurrenkera ere, merezimenduen baremazioan lortutako puntuazioaren araberakoa, azalpen zatian zehazten den moduan.
2. Mohammed Osama Lotfi Jafar jaunak aurkeztutako eskaera ez onartzea, deialdian ezarritako baldintzak ez betetzeagatik.
3. Borja Guinea Errasti jaunari eta Ainhoa Saralegi Lorenzo andreari ematea Artxiboen eta Dokumentu Ondarearen Zerbitzuan aritzeko prestakuntza bekak, horiek lortu baitituzte puntuaziorik onenak. Gainerako eskaerak ezetsi egin dira.
4. Bekak 2026ko martxoaren 1ean hasiko dira, eta 2026ko abenduaren 31n bukatuko. Artxiboen eta Dokumentu Ondarearen Zerbitzuak Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiari eskatuz gero, bekak luzatzen ahalko dira, 12 hilabeteko aldietarako, gehienez ere hiru urte bete arte, lehenbiziko aldia eta luzapenak kontaturik.
5. Guztira 28.273,60 euroko gastua xedatzea (14.136,80 euro beka bakoitzerako), honela banatua:
- 28.123,92 euro (14.061,96 euro beka bakoitzerako); 2026ko Gastuen Aurrekontuko "Bekak" izeneko A21001 A2400 4800 332100 aurrekontu-partidaren kargura egotziko dira.
- 149,68 euro (74,84 euro beka bakoitzerako) 2027ko Nafarroako Aurrekontu Orokorretan horretarako gaitzen den aurrekontu-partidaren kargura. Kopuru hori Gizarte Segurantzaren 2026ko abenduko kuotari dagokio, zeina 2027ko urtarrilean ordaindu behar baita.
6. 5.654,72 euro askatzea "Bekak" izeneko aurrekontu-partidan.
7. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 22. artikuluan ezarri bezala, eta Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko iragarki-taulan, eta ohartaraztea zilegi dela ebazpenaren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legean xedatutakoarekin.
8. Ebazpen hau jakinaraztea Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Ekonomiaren eta Kontabilitatearen Kudeaketa Bulegoari, Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalari, Artxiboen eta Dokumentu Ondarearen Zerbitzuari, Borja Guinea Errasti jaunari, Ainhoa Saralegi Lorenzo andreari eta gainerako interesdunei.
Iruñean, 2026ko otsailaren 5ean.–Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusia, Ignacio Apezteguía Morentin.
Iragarkiaren kodea: F2601826