3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA
Ondasunak okupatzea eta eskubideak eskuratzea, nahitaezko desjabetzea egiteko, honako honetarako: 10/24 Proiektua, Ebro ibaiaren morfologia egokitzeko eta ingurumena lehengoratzekoa, "El Ortigoso" alderdian, 2. fasea, Milagron (Nafarroa). Gakoa: 2021-GM-704. Izapidearen erreferentzia: RES/3
Erreferentziako espedientea azterturik, eta jendaurreko informazioa egin ondoren, izapide hori agintzen baitu Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legeak, 1954ko abenduaren 16koak, 18. artikuluan eta hurrengoetan.
Ikusirik administrazioaren perituak espedientean aurkeztu dituen agiriak, zeinetan aintzat hartu baita aipatu jendaurreko informazioaren emaitza. Kontuan izanik Estatuko Zerbitzu Juridikoak (Estatuko Abokatutza Zaragozan) aldeko txostena eman zuela 2025eko maiatzaren 9an, Ingurumeneko estatu-idazkariak, TED/533/2021 Aginduaren arabera Ebroko Konfederazio Hidrografikoko lehendakariari egindako eskumenen eskuordetzearen bidez, 2025eko maiatzaren 20an, ebatzi du proiektuari onespen teknikoa ematea eta onura publikoa deklaratzea. Ebazpen berean, Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako ministroak, TED/533/2021 Aginduaren arabera Ebroko Konfederazio Hidrografikoko lehendakariari egindako eskumenen eskuordetzearen bidez, ondasunak okupatu eta eskubideak eskuratu beharra deklaratu du, nahitaezko desjabetze espedientea hasteko, eta ohartarazi du ezen, administrazio bidea amaitzen duen ebazpen horren aurka, aukeran, berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, egintza eman zuen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik, edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Auzitegi Nazionaleko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik; hori guztia bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. artikuluan eta hurrengoetan eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 11. eta 45. artikuluetan xedatutakoarekin.
Konfederazio honen lehendakariak, 2025eko abenduaren 23an, indarrean den legeriak ematen dizkion eskudantziak erabiliz, honako hau,
EBATZI DU:
Desjabetze espedientea hastea eta iragarkia argitaratzea –Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legeak, 1954ko abenduaren 16koak, 21. artikuluan ezarritako baldintzetan, lege beraren 18. artikuluarekin loturik–, ondasunak okupatu beharra deklaratu ondoren.
Aditzera ematen da interesdunek jakin dezaten. Halaber, interesdunei inbentario-zedula bat emanen zaie, desjabetuko diren ondasunen deskribapen zehatza izanen duena, eta baita 2025eko maiatzaren 20ko aipatu ebazpenaren kopia ere.
Iragarki hau argitara emanen da Estatuko Aldizkari Ofizialean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean, probintzian gehien saltzen den egunkarietako batean eta Milagroko Udalaren (Nafarroa) iragarki-taulan eta, orobat, Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren web-orrian ikusten ahalko da edukia (https://www.chebro.es/anuncios); horietan, ukitutako ondasunen zerrenda agertuko da.
Iragarki honek, aipatu 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoaren arabera, identifikatu gabeko interesdunei, ondasun eta eskubideen titular ezezagunei eta helbide jakinik gabekoei jakinarazpena egiteko balioko du, halakorik izanez gero.
DESJABETZEAK UKITUTAKO ONDASUNEN ZERRENDA
Milagroko udal mugartea (Nafarroa)
FINKA | KATASTROKO ERREFERENTZIA | DESJABETU BEHARREKO AZALERA (m²) | TITULARRA | LUR MOTA |
0001 | 310000000001289162FQ | 31.098,59 | FRUTAS CAMPO BURGO SL | Ureztaketako fruta arbolak |
0002 | 310000000001289163GW | 24.235,57 | FRUTAS CAMPO BURGO SL | Ureztaketako fruta arbolak |
0003 | 310000000001289165JR | 13.199,94 | FRUTAS CAMPO BURGO SL | Ureztaketako fruta arbolak |
0004 | 310000000001289166KT | 64.172,48 | FRUTAS CAMPO BURGO SL | Ureztaketako fruta arbolak |
Zaragozan, 2026ko otsailaren 2an.–Ebroko Konfederazio Hidrografikoko lehendakaria, Carlos Arrazola Martínez.
Iragarkiaren kodea: E2601551