38. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

Aldaketa, 2026rako, Arbizuko zabortegian industrietako hondakin ez-arriskutsuak botatzeko prezio publikoak arautzen dituen ordenantzan. Behin betiko onespena

Sakanako Mankomunitatearen Batzar Nagusiak, 2025eko abenduaren 11n egin zen osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2026rako aldatzea Arbizuko zabortegian industrietako hondakin ez-arriskutsuak botatzeko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza.

2025eko 254. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 23an, bai eta Mankomunitatearen iragarki-taulan ere, eta legezko epea igarota inork ez duenez alegaziorik, eragozpenik edo oharrik aurkeztu, behin betiko onetsirik gelditu da eta testu osoa argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Argitara ematen da, eta ohartarazten, erabaki honen aurka honako errekurtso hauek aurkezten ahal direla:

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Lakuntzan, 2026ko urtarrilaren 27an.–Mankomunitateko burua, Aitor Larraza Carrera.

ARBIZUKO ZABORTEGIAN ARRISKUTSUAK EZ DIREN HONDAKIN INDUSTRIALAK BOTATZEKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA, 2026EKO EKITALDIA

Oinarria

1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 28. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren babespean ezarri da ordenantza hau.

Zerga-egitatea

2. artikulua. Zerga-egitatea da arriskutsuak ez diren hondakin industrialak ematea, Arbizuko UtzubarEKOgunean trata ditzaten.

Salbuespenak

3. artikulua. Ez da salbuespenik eginen ordainarazpen honetan.

Subjektu pasiboak

4. artikulua. Prezio hauek ordaintzera behartuak egonen dira halako enpresak eta partikularrak, beren aktibitate ekonomikoen ondorioz sortutako hondakinak garraiatzen eta ematen dituztenak, zabortegian botatzeko edo balorizazio materiala egiteko.

Edonola ere, eskatuko da hondakinak tratatzeko indarrean dagoen kontratu bat edukitzea Sakanako Mankomunitatearekin, baita hondakinen garraioa arautzen duen araudian bildutako gainerako tramiteak betetzea ere. Zergadun diren aldetik, ordainarazpen honen subjektu pasiboak dira pertsona fisiko eta juridikoak eta izaera juridikorik gabeko entitateak, unitate ekonomiko bat izan edo ondare bereizia eduki eta hauekin lotutako hondakinak botatzeko edo balorizazio materiala egiteko zerbitzua eskatu dutenak edo hartaz baliatzen direnak.

Tarifak

5. artikulua. Zerbitzuaren tarifak honako kontzeptu hauengatik kobratuko dira:

a) Arbizuko zabortegian botatako hondakinak (eliminazioa).

KONTZEPTUA

SALNEURRIA (BEZA kanpo)

Arriskutsuak ez diren hondakin industrialak

45,34 euro tona bakoitzeko

Zepak, fundizioko hareak eta soldadura-hondakinak

30,60 euro tona bakoitzeko

Landare-lurrak edo antzekoak

4,25 euro tona bakoitzeko

Lur kutsatuak

88,65 euro tona bakoitzeko

Hondakin eta ur tratamenduetan sortutako errefusa

52,03 euro tona bakoitzeko

Nekazaritzako eta abeltzaintzako sareak

84,00 euro tona bakoitzeko

–Ez da osagai toxiko edo arriskutsuak dauzkan hondakinik onartuko.

–Ez dira likidoak edota lohiak onartuko, hezetasun portzentajea %65 edo altuagoa bada.

–Ez da onartuko 40ºC gorako hondakinik.

–Ez da onartuko hondakin biodegradagarririk, edo balorizatu daitekeen hondakinik.

–Hondakinaren onarpenaren gutxieneko prezioa 5,15 eurokoa izanen da.

b) UtzubarEKOguneko hondakin industrial eta komertzialen biltegia (balorizazioa).

KONTZEPTUA

SALNEURRIA (BEZA kanpo)

Nekazaritzako eta abeltzaintzako siloratzeko plastikoa

80,00 euro tona bakoitzeko

Nekazaritzako eta abeltzaintzako sokak

80,00 euro tona bakoitzeko

Bestelako plastikozko hondakinak* (altzariak, PVC hodiak, pertsianak, edukiontziak, sakak eta kaxak)

25,50 euro tona bakoitzeko

Egurra

79,57 euro tona bakoitzeko

Eraikuntza eta iraispen hondakinak (inerteak)

30,00 euro tona bakoitzeko

Pladurra

210 euro tona bakoitzeko

* Honako hauek onartuko dira, bereizita: altzariak, PVC hodiak, GRGak, pertsianak, edukiontzi eta kuboak, sakak, kaxak.

–Ez da osagai toxiko edo arriskutsuak dauzkan hondakinik edota ongi bereizita ez dagoen hondakinik onartuko.

–Ongi bereizitako hondakinak onartuko dira bakarrik.

–Siloratzeko plastikoa eta sareak garbi ekarri behar dira.

–Eraikuntza eta iraispen hondakinak (inerteak) eta pladurra solte botako dira bakoitzari dagokion edukiontzian. Gehienez metro kubiko bat eguneko eta 5.000 kg urteko onartuko da.

–Hondakinaren onarpenaren gutxieneko prezioa 5,15 eurokoa izanen da.

c) Konpost planta (balorizazioa).

KONTZEPTUA

SALNEURRIA (BEZA kanpo)

Artilea

140,50 euro tona bakoitzeko

Jatorri komertzial eta industrialeko landare hondakinak

27,80 euro tona bakoitzeko

Nolanahi ere, honako alderdi hauek hartuko dira kontuan:

–Ongi bereizitako hondakinak onartuko dira bakarrik.

–Artilea solte utziko da (ez da saketan onartuko).

d) Bestelakoak.

KONTZEPTUA

SALNEURRIA (BEZA kanpo)

Bilketa eta garraio berezia

85,00 euro orduko

Baskulan pisatzea

5,00 euro pisaldi bakoitzeko

Likidatu beharreko kuota

6. artikulua. Likidatu beharreko kuota aurreko artikuluko tarifak aplikatuz ateratzen dena izanen da, aipatzen diren kontzeptuen arabera.

Sortzapena

7. artikulua. Prezio publikoa sortzen da eta, beraz, ordaindu beharra, hondakinak eramaten direnean Sakanako Mankomunitatearen Arbizuko instalazioetara.

Kudeaketa arauak

8. artikulua. Arriskutsuak ez diren industrietako hondakinak tratatzeko edo botatzeko eramaten direnean, aldez aurretik beharko da Mankomunitatearen dagokion organoaren baimena.

Baimen hori ematen ahal da, zehazki, botatze bakoitzeko edo, oro har, horretarako propio baimentzen den onarpen protokoloari jarraikiz.

Mankomunitateak ez ditu onartuko Nafarroako Gobernuko Ingurumen Departamentuak emaniko Ingurumen Baimen Integratuan sartuak ez dauden hondakinak.

Diru-bilketa

9. artikulua.

1. 5. artikuluan ezarritako ordainarazpenak hilean behin pagatuko dira.

2. Horretarako, Mankomunitateak emanen du behar den faktura eta bertan adieraziko hilero egin diren hondakin-emateak.

3. Prezio publiko honen zorra premiamenduzko prozeduraren bidez eska daiteke, betiere Mankomunitatearen Ordenantza Fiskal Orokorrean ezarritako moduan.

10. artikulua. Arau-hauste edo zehapenen gaineko inguruabarrei dagokienez, honako hauei jarraituko zaie: Ordenantza Fiskal Orokorra, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea eta bat datozen gainerako arauak. Hori guztia, deusetan ukatu gabe arau-hausleek izan ditzaketen gainerako erantzukizun zibil eta penal guztiak, bereziki hondakin baimendu gabeak edo arriskutsuak ekarri dituztela ezkutatzen badute.

Ordenantza honetan adierazitako betebeharrak ez betetzeagatik sortzen diren erantzukizunak eskatuko dira, ez bakarrik egindakoarengatik baizik eta izan daitezkeen beste erantzule batzuengatik, izan ere erantzukizun hori solidarioa izanen da ekarritako hondakinaren garraiolariaren eta haren sortzailearen artean, pertsona bera ez diren kasuetan betiere.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.–Ordenantza honetan jasotzen ez den orotan, toki erakunde honek onetsitako Ordenantza Fiskal Orokorra eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aplikatuko dira.

Bigarrena.–Ordenantza hau indarrean jarriko da haren behin betiko onespena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean eta indarrean jarraituko du etengabe, aldatzeko edo indargabetzeko erabakia hartzen ez den bitartean.

Iragarkiaren kodea: L2601104