2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TULEBRAS
Aldaketa, 2025eko plantilla organikoan. Behin betiko onespena
Tulebrasko Udalak, 2025eko abenduaren 15ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2025eko plantilla organikoaren aldaketa. Erabakia 2026ko 4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 8an.
Jendaurreko aldian inork ez du alegaziorik aurkeztu. Hortaz, behin betiko onetsirik gelditu da 2025eko plantilla organikoaren aldaketa.
Aplikatzekoa den araudia: 6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa, 235. artikulua.
Tulebrasen, 2026ko urtarrilaren 30ean.–Alkatea, Cristina Diaz Soria.
ALDAKETAREN XEHETASUNA
%5eko arrisku-osagarria gehitzen zaio plaza honi:
1.–PLANTILLA ORGANIKOA
Lan-kontratudun finkoak.
A) Finkoak, Tulebrasko Udalekoak bakarrik.
KARGUA | MAILA | SARBIDEA | KOPURUA | OSAGARRIA | EGOERA |
Zerbitzu anitzak | D | Oposizio-lehiaketa | 1 | Lanpostukoa, %16,35 Barne ditu 17/2006 Foru Dekretuan eta 19/2008 Foru Dekretuan ezarritako osagarriak (0,68 x 2 eta 2,99) | Jardunean |
2.–FUNTZIONARIOEN IZENEN ZERRENDA
DEITURAK ETA IZENA | MAILA | GRADUA | ANTZINATASUNA | OSAGARRIAK | ARRISKUKO OSAGARRIA |
Maite Ayensa Ullate | D | 1 | 2025-01-17 | Lanpostukoa, %16,35 | %5 |
Iragarkiaren kodea: L2601412