2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
JAITZ
Jarduera-lizentziaren eskaera. Gatzaren Interpretazio Zentroa
Aditzera ematen da udal bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den espedientea, epe horretan bidezko alegazioak aurkez ditzaten jarduerak ukitutakoek; hori dena, bete dadin martxoaren 22ko 17/2020 Foru Legea (Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko Foru Legea).
Sustatzailea: Jaizko Udala.
Jarduera: Gatzaren Interpretazio Zentroa.
Tokia: 1. poligonoko 102. lurzatia.
Jaitzen, 2026ko otsailaren 3an.–Alkatea, Francisco Javier Eraso Azqueta.
Iragarkiaren kodea: L2601539