1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
221/2026 EBAZPENA, urtarrilaren 26koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen baitira, turismo jardueretako ofizialen lanpostuan aritzeko, eta plaza esleitzen baitzaie.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren azaroaren 18ko 4320/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko turismo jardueretako ofizialen bi plaza oposizio bidez betetzeko. Ebazpena 2024ko 252. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 13koan.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 30eko 214/2025 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2025eko 31. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 14koan.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 10eko 709/2025 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2025eko 65. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 1ekoan.
Hautaprobak bukatu ondoren, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren azaroaren 18ko 3466/2025 Ebazpenaren bidez, plaza hutsak aukeratzeko egintzarako deia egin zen, eta 10 egun balioduneko epea ireki zen plazak aukeratzeko eta deialdiaren 8. oinarrian ezarritako betebeharrak egiaztatzeko.
Azkenik, kalifikazio epaimahaiak izendapen proposamena egin zuen, hautapen prozesua gainditu zuten izangaietatik deialdian eskainitako plazetan sartzen ahal zirenak izenda zitezen, deialdian eskatutako betebeharrak betez gero. Proposamen hori 2025eko 257. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 29koan.
Eskatutako dokumentazioa behar zen epean aurkezturik eta proposatutako izangaiek betebeharrak betetzen dituztela egiaztaturik, bidezkoa da izendapena egitea eta bakoitzari dagokion plaza hutsa esleitzea.
Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,
EBAZTEN DUT:
1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, turismo jardueretako ofizialen lanpostuan aritzeko, Irati Puyo González andrea eta Olatz Preciado Tamayo andrea, txanda irekikoak, haiek baitira, plazetarako baldintzak betetzeaz gainera, oposizioa gainditu eta bete beharreko plaza kopuruan sartzen diren izangaiak.
2. Plaza hutsak esleitzea I. eranskinean xedatutakoarekin bat.
3. Xedatzea ezen izendatu diren izangaiek Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusian hartu beharko duela plazaren jabetza, hilabeteko epean, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, kontuan izanik argitaratze horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
Aipatutako epean plazaren jabetza hartzen ez dutenek, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte.
4. Ebazpen hau igortzea Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.
5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
Iruñean, 2026ko urtarrilaren 26an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.
I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO PLAZAK
DEITURAK ETA IZENA | TXANDA | PLAZA | DEPARTAMENTUA | ATXIKIPEN ESPARRUA | ARAUBIDE JURIDIKOA | HERRIA | HIZKUNTZAK | GIDABAIMENA |
PUYO GONZALEZ, IRATI | Irekia | 0002664 | KULTURA, KIROL ETA TURISMO DEPARTAMENTUA | TURISMO ZUZ. NAG. | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | EUSKARA C1 * | X |
PRECIADO TAMAYO, OLATZ | Irekia | 0005802 | KULTURA, KIROL ETA TURISMO DEPARTAMENTUA | TURISMO ZUZ. NAG. | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | EUSKARA C1 * | X |
(*) Hala xedatzen baitu artikulu bakarreko 3. apartatuan Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duen apirilaren 16ko 35/2025 Foru Dekretuak, "foru dekretu honetan aldatzen diren lanpostuei hizkuntza-eskakizuna esleitzeak ez die eraginen lanpostuetan sartzeko hautapen prozeduren deialdiei, baldin eta foru dekretu honek indarra hartzen duenerako deituak badaude". |
Iragarkiaren kodea: F2601324