38. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Iruñeko Lehen Zabalguneko Hiri-jarduketarako eta Babeserako Plan Bereziaren aldaketa (UB 237 oinarrizko unitateko 2. poligonoko 235. lurzatia). Hasierako onespena

Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2026ko urtarrilaren 19an, honako erabaki hau hartu zuen:

JOB 19-ENE-26 (5/UV).

2025eko abenduaren 12an, udal-erregistroan sartu zen, 2025/108896 zenbakiarekin, Iruñeko Lehen Zabalguneko Hiri-jarduketarako eta Babeserako Plan Bereziaren aldaketa (UB 237 oinarrizko unitateko 2. poligonoko 235. lurzatia) tramitatzeko eskaera bat, Juan José Peraltak aurkeztutakoa, Iruña Palace SA ordezkatuz.

Aurkeztutako aldaketa puntualaren xedea Iruñeko 2. poligonoko 235. lurzatia da, 237 oinarrizko unitatean dago eta bizitegi kolektiborako erabilera xehatua du esleituta. Haren hirigintza-determinazioak dira Iruñeko Lehen Zabalguneko Hiri-jarduketarako eta Babeserako Plan Bereziaren hirigintza araudi bereziaren araberakoak.

Aurkeztutako dokumentuaren xedea da goiko solairuetan barneko gehieneko lerrokadura aldatzea, eta, hortaz, 2. poligonoko 235. lurzatian dagoen eraikinaren barneko patioa okupatzea, haren eraikigarritasuna handitzeko.

Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legean xedatutakoari jarraikiz, eta bat eginez 2025eko abenduaren 31ko Ingurumeneko teknikariaren txostenarekin, erabaki da aldaketari ez zaiola ingurumen-ebaluazio estrategiko arrunta ez sinplifikatua egin behar. Izan ere, ez da aurreko egoeretako batean ere sartzen, eraikigarritasuna eta bolumetria aldatzen baitira; horrek ez du lurzoruaren erabilera aldatzen, bizitegi-erabilera izaten jarraitzen du.

Udal planetan jasotako determinazio xehatuen aldaketak izapidetu behar dira uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan ezarritako prozedurari jarraikiz (Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen Legegintzako Foru Dekretua).

Espedientean sartu dira Udalaren Hirigintza Gerentziako Planeamendu Zerbitzuko teknikariak eta legelariak egindako txosten bana, biak ala biak 2025eko abenduaren 30ekoak.

Horiek horrela, honako hau erabaki da:

1.–Hasiera batez onestea Lehen Zabalguneko Hiri-jarduketarako eta Babeserako Plan Bereziaren aldaketarako dokumentua (UB 237 oinarrizko unitateko 2. poligonoko 235. lurzatia), Iruña Palace SAk sustatutakoa.

2.–Agiria jendaurrean jartzea eta entzunaldia ematea, hilabetez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik zenbatzen hasita, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Epe horretan, egokitzat jotzen diren alegazio-idazki guztiak aurkezten ahalko dira.

3.–Behar diren txostenak eskatzea, espedientean sartzeko, eta baloratzeko, behin betiko onetsi aurretik Iruñeko Lehen Zabalguneko Hiri-jarduketarako eta Babeserako Plan Bereziaren aldaketa.

4.–Argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalaren ediktuen taulan eta Iruñeko Udalaren egoitza elektronikoan, eta iragarkiak jartzea Nafarroan editaturiko egunkarietan, bederen.

5.–Agintzea espedientea ikusgai egon dadila Udaleko Hirigintza Gerentziako bulegoetan (Armada etorbidea 2, 6. sol., 31002 Iruña), jendearentzako orduetan, bai eta Iruñeko Udalaren egoitza elektronikoan ere: https://www.pamplona.es/eu/udala/araudia/normativa-en-tramitacion.

Iruñean, 2026ko urtarrilaren 19an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L2600719