2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Jarduera-lizentzia eta obra-lizentzia ematea. Taberna
Iruñeko Udaleko Gobernu Estrategikoko, Hirigintzako, Etxebizitzako eta 2030 Agendako zinegotzi ordezkariak honako ebazpen hau eman zuen 2025eko abuztuaren 5ean:
REV 05-AGO-25 (26/EV).
«Ikusirik LIO / 2025 / 1008 espedientea, Belate Servicios Integrales SLk sustatua, Botafoch Invest SL ordezkatuz, eskatzeko jarduera sailkaturako lizentzia eta obra-lizentzia, xedea izanik lokal bat egokitzea, taberna ezartzeko, Belateko Monasterioaren kaleko 4 zenbakian, eta ikusirik udal txosten teknikoak,
EBATZI DUT:
1.–Alegazio-egileei adieraztea ezen usainei buruzko alegazioak ez direla ebatziko, lokalak ez baitu sukalderik; sukalderik gabe ezin da janaririk prestatu, ofizioa besterik ez baitu. Izan ere, ofizioa elikagaiak manipulatzeko eta gordetzeko espazioa da, ez du elikagaiak frijitzeko edo kozinatzeko gailurik, bat etorriz Elikagaien Higieneari buruzko Ordenantzaren 40.8 artikuluarekin.
Irekitzeko ordutegia berbera da taberna batean eta kafetegi batean, bat etorriz 201/2002 Foru Dekretuarekin.
Atxikitako epaia aldeen arteko kontu zibilei dagokie, eta ez da bidezkoa espediente honetan sartzea. Lizentziak egintza arautuak dira, eta hirugarrenen eskubideei kalte egin gabe ematen dira.
2.–Eskatutako lizentziak ematea aurkeztutako proiektuaren arabera, betiere baldintza hauek betetzen badira:
Jarduketan establezimendu publiko bat kafetegi izatetik taberna izatera aldatuko da, bat etorriz establezimenduen, ikuskizun publikoen eta josteta jardueren katalogoko izenekin (202/2002 Foru Dekretua).
Legeztatzen dira eskatutako instalazioak, baina obra osagarriren bat egiten bada, beste lizentzia bat beharko da.
Aurkeztutako eranskina (erregistroko data: 2025eko ekainaren 4a) aurreko dokumentazioaren gainetik egonen da, kontraesana sortzen den puntuetan.
Instalatu eta une oro mantenduko dira suteen aurkako prebentzio-neurriak eta erabilerarako segurtasun-neurriak, jarraikiz COIINeko kideak edo kideek 2025eko apirilaren 14an sinatutako jarduera sailkaturako proiektuari, eranskinari eta suteen aurkako prebentzioaren arloan indarrean den araudiari.
Taberna guztian gehienez 92 lagun sar daitezke, 28 zutik egoteko eremuan eta 64 mahaien eremuan.
Jarduerak benetako funtzionamenduan sortutako zarata-mailak zorrotz beteko ditu 135/1989 Foru Dekretuaren artikuluetan ezarritako mailak, bai eta aplikatu beharreko araudian ezarritako mailak ere: azaroaren 17ko 37/2003 Zarataren Legea eta hura garatzen duten dekretuak (1513/2005 ED eta 1367/2007 ED, urriaren 19koa).
Obrak bukatu ondoren, aurkeztu beharko da irekierako erantzukizunpeko adierazpena, eta horretarako aurkeztu beharko da "Obrak, eraikuntzak eta lokalak erabiltzeko, irekitzeko eta bukatzeko inprimakia" (inprimakia Armada etorbideko 2ko (5. solairua) gure bulegoetan duzu eskura edo https://www.pamplona.es/eu webgunean), inprimakian ezarritako dokumentazioarekin batera, obra-bukaerako ziurtagiri teknikoa barne, eskaera-orria ematen den leku berean emandako ereduaren arabera».
Ebazpen hau argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bat etorriz martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 53.3 artikuluan xedatutakoarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua –17/2020 Foru Legea, arautzen dituena Ingurumenean Eragina duten Jarduerak–).
Iruñean, 2026ko urtarrilaren 15ean.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.
Iragarkiaren kodea: L2600630