2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MENDAZA
Jarduera-lizentziaren eskaera. Hondakin-uren hustubidea eta araztegia
Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, epe horretan bidezko alegazioak aurkez ditzaten jarduerak ukituak gertatzen direnek. Hori guztia, bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 48. artikuluan ezarritakoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua).
Jarduera sailkatua: Ubagoko hondakin uren hustubidea eta araztegia.
Sustatzailea: Jurramendiko Mankomunitatea.
Tokia: 1 poligonoko 236., 237., 238. eta 239. lurzatiak, Ubagoko "El Vado" alderdian.
Mendazan, 2026ko otsailaren 6an.–Alkatea, Javier Senosiáin Paternáin.
Iragarkiaren kodea: L2601547