2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MENDABIA
Deialdia, Udalaren laguntza ekonomikoak emateko, 2026an lurzorua erosteko Mendabiako La Nevera industrialdeko udal lurzatietan. Laburpena
Dirulaguntzen Datu Base Nazionaleko kodea: 883767.
Mendabiako Udaleko Osoko Bilkuraren 2026ko urtarrilaren 22ko Erabakia, zeinaren bidez laguntza ekonomikoen deialdi bat egiten baita, 2026ko ekitaldian Mendabian lurzoru industrialaren erosketa ordaintzeko.
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan xedatutakoarekin. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/883767).
Xedea: 2026ko ekitaldian laguntza ekonomikoak ematea, lurzoru industriala erosteko gastua partez finantzatzeko, industriako nabe-biltegia eraikitzeko, bat etorriz espedientean jasotako oinarri arauemaileen xedapenekin.
2026ko aurrekontuan laguntzak emateko gehieneko aurrekontua: 29.500 euro, 1 42000 4800000 aurrekontu egozpenaren kargura.
Laguntzak eskatzeko epea: 2026ko abenduaren 31ra artekoa izanen da, baldin eta aipatu aurrekontu kontsignazioari eusten bazaio.
Baldintzak: ikusi oinarri arautzaileak.
Onuradunak: onuradun izanen dira udal titulartasuneko lurzoru industriala eskuratu duten eta enpresa jarduera bat egiten duten pertsona fisikoak edo juridikoak. Besteak beste, betebeharra izanen dute eskuratutako eta diruz lagundutako lurzoru industrialeko lurzatia erabiltzea deialdi honen bigarren oinarrian aurreikusten diren jarduketa posibleetako baterako, eta bost urtez gutxienez.
Oinarri arautzaileak: Dirulaguntzen Base Nazionalean eta Udalaren webgunean, gardentasunaren atarian.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa: deialdiaren oinarrietan zehazten dena, Mendabiako Udalaren Erregistroan. Oinarri horiek, behar diren gainerako agiriekin batera, interesdunen eskura egonen dira Mendabiako Udalaren bulegoetan.
Halaber, eskabidea bide telematikoz aurkezten ahalko da, Mendabiako Udalaren Erregistro Elektroniko Orokorrean. Erregistro hori dago Mendabiako Udalaren egoitza elektronikoan: www.mendavia.es.
Mendabian, 2026ko urtarrilaren 28an.–Alkate udalburua, María José Verano Elvira.
Iragarkiaren kodea: L2601153