2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GOIZUETA
2026. urteko lan-egutegia
Goizuetako Udaleko Osoko Bilkurak, 2026ko urtarrilaren 27an egindako bilkuran, erabaki bat onartu zuen. Hona hemen erabakiaren testu osoa:
Ikusirik, Gizarte Ekonomiaren eta Lanaren zuzendari nagusiaren ekainaren 5eko 390/2025 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2026ko jaiegunen egutegi ofiziala ezarri zela.
Ikusirik 682/2025 Ebazpena, azaroaren 17koa, Gizarte Ekonomiaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez zehazten baitira ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2026ko tokian tokiko jaiegunak, Nafarroako Foru Komunitatearen esparrurako.
Udalbatzak honako hau erabaki du aho batez:
1. Goizuetako Udaleko langileen 2026ko lan-egutegia onartzea. Jaiegun gisa ezarriko dira, eta udal-bulegoak itxita egongo dira egun hauetan:
–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.
–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.
–Otsailaren 17a: Inauterietako asteartea. Tokiko jaia.
–Martxoaren 19a: San Jose.
–Apirilaren 2a: Ostegun Santua.
–Apirilaren 3a: Ostiral Santua.
–Apirilaren 6a: Pazko Astelehena.
–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.
–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren jasokundea.
–Abuztuaren 17a eta 18a: herriko jaiak.
–Abuztuaren 28a: San Agustin eguna.
–Urriaren 12a: Espaniako jai nazionala.
–Azaroaren 2a: Santu Guztien egunaren biharamuna.
–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.
–Abenduaren 8a: Ama Birjina Sortzez Garbia.
–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.
2. Baliogabeak izanen dira, 2026.urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak, eta akordio honen lehenengo xedapenean adierazitako jaiegunak. Aldiz, baliozkoa kontsideratuko da epea kontatzeari buruz, abuztuaren 28a.
3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udal iragarki-oholean argitaratzea, denek horren berri izan dezaten.
Goizuetan, 2026ko otsailaren 2an.–Alkatea, Unai Miranda Berroeta.
Iragarkiaren kodea: L2601466