38. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Udal titulartasuneko lurzatien kalifikazio juridikoaren aldaketa. Jendaurreko informazioa

Alkatearen 2026ko urtarrilaren 28ko 74. Ebazpenaren bidez, administrazio espediente bat ireki zen, Lizarrako Jabetzaren Erregistroko 5150 eta 11286 erregistro-finken kalifikazio juridikoa aldatzeko (Lizarrako 1. poligonoko 58. katastro lurzatiaren parte dira orain), ondoren, doan lagatzeko Nafarroako Gobernuari, aplikatuz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 136.1 artikuluan xedatutakoa (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Legea).

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, espedienteak ukitutako pertsonek eta entitateek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 103. eta 132. artikuluekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea) eta urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 12. eta 122. artikuluekin (foru dekretu horren bidez onesten da Nafarroako Toki-entitateen Ondasunen Erregelamendua).

Lizarran, 2026ko urtarrilaren 29an.–Alkatea, Marta Ruiz de Alda Parla.

Iragarkiaren kodea: L2601265