1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
227E/2026 EBAZPENA, otsailaren 2koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez esleitzen baitira psikologo klinikoen plaza huts batzuk, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan aritzeko, merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdaketa eginda.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak maiatzaren 9an eman 659E/2025 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen psikologo klinikoen 12 plaza huts betetzeko, merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako. Deialdi hori 2025eko 98. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 20koan.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak abenduaren 11n eman 2681E/2025 Ebazpenaren bidez aldatu ziren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan psikologo klinikoen plaza batzuk merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdian sartutako plazak eta, horrenbestez, deialdian izena emateko beste epe bat ireki zen.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariak abenduaren 30ean eman 3087E/2025 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen.
Kalifikazio epaimahaiak lehiakideen zerrenda igorri du, erdietsitako puntuazioaren arabera ordenaturik, eta, plaza hutsak hautatzeko epea igaro ondotik, bidezkoa da horiek esleitzea interesdunen eskaeren arabera.
Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Lekualdatze-lehiaketa eginda, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko psikologo klinikoen plaza huts hauek esleitzea ondoren aipatzen diren izangaiei:
Barne lekualdatzea:
HURRENKERA | DEITURAK ETA IZENA | PLAZA | ZENTROA | HERRIA |
1 | ZUBIZARRETA MARTURET, BEATRIZ | 73736 | NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA | IRUÑA |
2 | IRIBARREN LIZARRAGA, SERGIO | 61007 | OSASUN MENTALEKO IA SEKTOREA (ALDE ZAHARRA) | IRUÑA |
3 | GONZALEZ JIMENEZ, ANGELA | 73437 | OSASUN MENTALEKO IB SEKTOREA-BURLATA | BURLATA |
2. Izendatutako lehiakideek 2026ko martxoaren 2an hartu beharko dute plazaren jabetza. Egun horretan plazaren jabetza hartzen ez dutenek esleitu zaien plazan aritzeko eskubide guztiak galduko dituzte, behar bezala frogatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) eta 126.3 artikuluarekin, eta aintzat hartuta Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariaren urtarrilaren 12ko 7/2026 Foru Aginduaren bidez eskuordetzan emandako eskumenak.
5. Ebazpen hau igortzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Profesionalen Zuzendaritzara, Osasun Mentaleko Ekonomiaren eta Profesionalen Kudeaketarako Zerbitzura, Langileen Antolamendu eta Araubidearen Atalera, Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzura eta Sarrerarako, Lanpostuak Betetzeko eta Barne Igoerarako Atalera, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2026ko otsailaren 2an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Juan Antonio Guajardo Remacha.
Iragarkiaren kodea: F2601505