2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CASTEJÓN
Lurzatien 2025eko errenta borondatez ordaintzeko epea
Aditzera ematen da 2025eko ekitaldiko lurzatien errentari dagozkion ordainagiriak kobratuko direla, Toki Ogasunei buruzko Foru Legean eta Diru-bilketari buruzko Erregelamenduan xedatuarekin bat.
Zergadunek beren banketxeetan helbideratutako ordainagiriak kasuan-kasuan helbideratutako kontuan kargatuko dira, eta helbideratu gabeko ordainagiriak, berriz, interesdunek ordaindu beharko dituzte nahitaez herriko banku bulegoetan.
Borondatez ordaintzeko epea 2026ko martxoaren 13an bukatuko da.
Helbideratu gabeko ordainagiriak interesdunen helbideetara igorriko dira. Hala ere, zergadunak agiri hori ez badu jasotzen, Udalaren bulegoetan eskatu beharko du.
Borondatez ordaintzeko epea bukatuta, ordaindu gabeko ordainagiriak premiamendu bidez kobratuko dira, kasuan kasuko errekarguarekin.
Lurzatien errenta likidatzeko ebazpenaren aurka, administrazio-bidea bukatzen baitu, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, borondatez ordaintzeko azken egunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, borondatez ordaintzeko azken egunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, borondatez ordaintzeko azken eguna iraganik.
Castejonen, 2026ko urtarrilaren 29an.–Alkatea, Noelia Guerra Lafuente.
Iragarkiaren kodea: L2601495