2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERRIOZAR
Jarduera-lizentziaren eskaera. Arrautzopilen ekoizpen industriala
Jendaurrean jartzen da jarraian zehazten den eskaera.
Espedientea ikusgai egonen da udalaren web-orrian, iragarki hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean. Epe horretan, interesdunek aztertzen ahal dute, eta alegazioak aurkeztu.
Sustatzailea: Bar Restaurante Aizberri SL.
Jarduera: arrautzopilen ekoizpen industriala.
Tokia: Berriaintz industrialdea, B kalea, 65. nabea.
Kontsultatzeko esteka:
https://sedeelectronica.berriozar.es/tablondeanuncios/anuncio.aspx?id=20715
Abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen bidez dago arautua eskaera hau (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea).
Berriozarren, 2026ko otsailaren 11n.–Alkatea, Iker Mariezcurrena Celaya.
Iragarkiaren kodea: L2602106