38. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Jarduera-lizentziaren eskaera. Garajeak eta trastelekuak, 35 etxebizitzako eraikin batean

Jendaurrean jartzen da jarraian zehazten den eskaera.

Espedientea ikusgai egonen da idazkaritzan, egoitza elektronikoaren iragarki-taulan, iragarki hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean. Epe horretan, interesdunek aztertzen ahal dute, eta alegazioak aurkeztu.

Sustatzailea: Urepel 2025 Promociones SLU.

Jarduera: garajeak eta trastelekuak, 35 etxebizitzako eraikin batean.

Tokia: Artiberri 2ko 10.3 eta 10.4 lurzatiak (Etxebakar kalea 12 eta 14).

Kontsultatzeko esteka:

https://sedeelectronica.berriozar.es/tablondeanuncios/anuncio.aspx?id=20716

Abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen bidez dago arautua eskaera hau (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea).

Berriozarren, 2026ko otsailaren 11n.–Alkatea, Iker Mariezcurrena Celaya.

Iragarkiaren kodea: L2602102