2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
EGUESIBAR
Oposizio-lehiaketa, lorategietako arduradunaren plaza bat bete dadin. Izendapena
Alkatetzak 246/2026 Ebazpena eman zuen honako honen ondorioz: deialdia, lorategietako arduradunaren plaza bat bete dadin, oposizio-lehiaketaren bidez, Eguesibarko Udalaren zerbitzura aritzeko (deialdia argita eman zen 2024ko 116. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 6an). Hala, aipatutako ebazpenaren bidez, honako erabaki hau hartu zen 2026ko urtarrilaren 20an:
ERABAKIA:
1. Iñigo Polo Induráin izendatzea, lorategietako arduradunaren plaza bete dezan (9.2 zenbakia du plantilla organikoan), funtzionarioen araubidekoa eta C mailakoa, Eguesibarko Udalean, deialdiari jarraikiz, Tokiko Gobernu Batzarraren 2024ko maiatzaren 2ko erabaki baten bidez onetsi baitzen (2024ko 116. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 6koa).
2. Izendatuak 2026ko otsailaren 2an jabetu beharko du lanpostuaz, deialdiaren 10.4 oinarriari jarraikiz.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
Sarrigurenen, 2026ko urtarrilaren 20an.–Alkatea, Xuriñe Peñas López.
Iragarkiaren kodea: L2601439