38. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERA

Oposizio-lehiaketa, zuzenbideko lizentziadunaren plaza bat betetzeko (A maila). Izendapen-proposamena

Hautapen-prozesua bukatu da goian aipatutako deialdian, zeina onetsi baitzen Alkatetzak abenduaren 20an emandako 4273/2024 Ebazpenaren bidez, eta argitara eman baitzen 2025eko 27. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 10ean. Izendapen-proposamena egiteari eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeari buruzko 9.1 oinarrian ezarritakoarekin bat, kalifikazio-epaimahaiak proposatu du Francisco Javier Monreal Arnal izendatzea zuzenbideko lizentziadunaren plaza bete dezan.

Deialdiaren 9.2 oinarrian ezarritakoa betez, 30 egun naturaleko epea ezartzen da, izendapen-proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, proposatutako pertsonak agiri hauek aurkeztu ditzan, Tuterako egoitza elektronikoaren bitartez:

1.–Nortasun-agiri nazionalaren jatorrizkoa eta fotokopia.

2.–Eskatzen den titulu akademikoaren jatorrizkoa eta fotokopia, edo hura eskuratzeko eskubideak ordaindu izana frogatzen duen gordekinarenak.

3.–Zinpeko deklarazioa, adierazten duena ez dagoela desgaitua edo gabetua eginkizun publikoetarako, eta ez dela kendua izan inongo administrazio publikoren zerbitzutik.

4.–Osasun-ziurtagiria, frogatzen duena ez duela eritasunik edo akats fisikorik, galarazten dionik karguaren eginkizunetan aritzea.

5.–Zin egitea edo hitzematea Nafarroako Foru Araubidea begiratuko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela eta karguaren eginkizunak zintzo beteko dituela.

Tuteran, 2026ko otsailaren 5ean.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2601764